Interpretazio Zentroan lan egiteko kontratazio prozesua
IDIAZABAL // Gaztaren Interpretazio Zentroan bisitariei harrera egin eta bisita gidatuak egiteko pertsona baten kontratazio prozesua zabaldu du Lanbidek. Gutxienez batxilergoa edo bigarren mailako lanbide heziketa edukitzea eskatuko dute, baita euskara 3. HE edo baliokidea izatea eta frantsesa edo ingeles maila ona izatea. Turismo ikasketak izatea eta esperientzia ere baloratuko dituzte.












