428 liztor asiar harrapatu dituzte Ordizian jarri diren tranpetan
Aurtengo liztor beltzaren aurkako kanpaina martxan jarri zenetik, 428 liztor beltz atzeman ditu Ordiziako Babes Zibilak, udalak abiatutako kanpainan. Lehen aldiz egin dute kanpaina hau, baina jarraipena izango du.
Liztor beltza harrapatzeko hamar tranpa jarri zituzten Babes Zibileko kideek, Ordiziako eremu desberdinetan, eta ondorengoa izan da emaitza: autobiderako irteerako gunean 30, Skate parkekoan 54, Barrena parkean 28, Okorroko baratzan 33, Altamirako parkean 66, Bilordiko parkean 23, Bizkaia pasealekuan 19, Gipuzkoa kaleko zuhaiztian 46, hilerrian 70, eta Majorin 59.
Balorazio «positiboa»
Liztor asiarrak harrapatzeko kanpaina pilotoa «positiboa» izan dela nabarmendu du Ordiziako Babes Zibilak. Helburua da, ahalik eta liztor gehien harrapatzea, ondoren kabia gutxiago ager daitezen. Izan ere, urtetik urtera gora doa kendu beharreko kabien kopurua. Duela bi aste hasi zen liztor mota honen aurkako kanpaina, eta momentuz, kendutako kabien kopurua ez da oso altua.