Bartzelonako Kutxa Bira hizpide gaurko Bixi Bixi saioan
SEGURA // Segura Irratiko gaurko Bixi bixi saioan (12:05) Goiztiri AEKko ikasle den Alba Mendoza Moreno Beasainen bizi den madrildarrarekin ariko dira hizketan, euskara ikasteko prozesuaz. Eñaut Arretxek Bartzelonan Kutxa Bira nola bizi izan duten azalduko du, eta Lazkaoko Nerea Barandiaranek irrintziari buruz hitz egingo du. Astero bezala, Gabino Murua gabiriarrak bere ekarpenak egingo ditu.













