Egoitzetako aldi baterako egonaldiak eskatu daitezke
Menpekotasuna duten pertsonak aldi batean egoitzetan artatzeko egonaldiak eskatu daitezke jada. Eskaerak Udaleko Gizarte Zerbitzuetan egingo dira, aldez aurretik hitzordua hartuta. 943 02 80 75 telefonora deitu behar da txanda hartzeko. Lau egonaldi izango dira: ekainaren 14tik 30era, uztaila osoan, abuztuan eta irailean. Ekaineko eta uztaileko eskaerak egiteko azken eguna ekainaren 4a izango da; abuztuko egonaldiena, ekainaren 25ean; eta irailekoena, uztailaren 9an.