Etxeetako plaka fotoboltaikoei buruzko saioa, bihar
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Beasaingo Udalak etxebizitzetan energia berriztagarriak nola ezarri ikasteko online saioa antolatu dute bihar, 18:00etatik aurrera. Ikastaroaren helburua herritarrek energia berriztagarriak ezarri ahal izateko beharrezkoak diren irizpideak eta ezagupenak modu ulergarri batean jasotzea da. Bereziki, autokontsumorako plaka fotoboltaikoez hitz egingo dute. Aldez aurretik izena eman behar da. 943 16 41 72 edo 605 757 687 telefonora deitu behar da.