Kreditu gehigarria eta Goiekiko kapital gehitzea, udal bileran
Lazkaoko Udalbatzak maiatzeko ohiko osoko bilkura bihar egingo du, 18:30ean, udaletxean. Ibabe-Hiribarreneko berrurbanizatzearen lehen obra-ziurtagiria, kreditu aldaketa bat, Goieki SAren kapital gehikuntzaren akordioa eta estatutuen aldaketa, eta Covid-agatiko udal tasen hobarietan uraren kanona sartzea dira eguneko gai ordenako puntuak.