Beasaingo La Salleko ikasleen webgune jasangarria saritu du Puntueusek
La Salle ikastetxeko DBHko ikasleek garatutako ekoweb.eus webgune eko-jasangarriak kaixomundua.eus lehiaketa irabazi du.
La Salle ikastetxeko DBHko ikasleek garatutako ekoweb.eus webgune eko-jasangarriak kaixomundua.eus lehiaketa irabazi du. Webgunea garatzeko irizpide jasangarriak erabiltzeaz gain diseinu ekologikoak egiteko aholkuak txertatu dituzte ikasleek. Sarean webgune bat egin nahi duen edonoren eskura daude. Puntueus fundazioak ikasleek egindako lan «txukuna» saritu dute.