Lapurretak egin dituzte Gabiriako hainbat tokitan
Asteartetik asteazkenerako gauean lapurrak sartu ziren Gabiriako zenbait negoziotan eta erakundetan. Goizaldeko 04:00ak aldera baserri batean alarmak jo eta uxatu zituen, baina beste taberna batean sartzea eta gauza batzuk eramatea lortu zuten. Elkarte batean ere sartu ziren. Ertzaintza argiketak egiten ibili zen atzo goizean Gabirian.