Bihar Zegaman odola emateko hitzordua hartu behar da
ZEGAMA // Zegamako odol emaileek odola emateko hitzordua dute bihar, maiatzak 28, Olarango Gizarte Zentroan. 18:00etatik 21:00etara izango da, eta odola ematen hasi nahi dutenek ere informazioa eskatzeko aukera izango dute. Odola emateko txanda hartu behar da aurrez, 943 00 78 85 telefono zenbakira deituta.













