Aurrematrikula epea zabalik dute Goiztiri AEK euskaltegietan
Datorren ikasturtera begira lanean hasiak dira Goiztiri AEK euskaltegietan, Ordizian eta Beasainen. Bukatzear dagoen ikasturtean bezala, euskara ikasteko aukera desberdinak izango dituzte, euskara maila oso desberdina duten pertsona guztiek. Adin guztietako hasiberrietatik hasi eta euskara maila hobetu nahi duten haientzat, aurrez aurreko klaseak, kurtso tutorizatuak eta autoikuskuntza edo Internet bidezkoak antolatuko dituzte. Prezioak, egindako aukeraren araberakoak izango dira. Dirulaguntza sorta bat ere badago. Aurrematrikula datorren ekainaren 25a baino lehen egin behar da. Horretarako eta informazio gehiagorako, telefonoz 943 88 91 74 (Ordizia) eta 943 88 93 40 (Beasain), eta Internet bidez (ordizia@aek.eus edo beasain@aek.eus).













