Datu apalak utzi ditu asteburuak, aspaldiko partez
Asteburu osoan, hamasei kasu atzeman dituzte Goierrin. Egunez egun, hobera egin dute datuek. Ordizian, Lazkaon, Beasainen, Idiazabalen, Zegaman eta Legazpin daude positibo berriak.
Datuek beheranzko joerari eusten diote Goierrin. Asteburuan ere, azken asteetako daturik onenak jaso ditu Osasun Sailak. Gaurko txostenaren arabera, ostiraletik igandera hamasei kasu atzeman dituzte eskualdean.
Ordizia da positibo berri gehien pilatu dituena, 6 kasurekin. Atzetik daude Lazkao (3), Beasain (2), Idiazabal (2), Zegama (2) eta Legazpi (1).
Eragin tasetan ere aldaketa handiak izan dira, aurreko astekoekin alderatuta. Mutiloa eta Zerain, esaterako, 400eko tasatik jaitsi dira. Ordizia, aldiz, eremu horitik laranjara igo da. Daturik okerrenak Idiazabalen (882,35), Zaldibian (844,39) eta Araman (490,20) dituzte, gaur gaurkoz.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 7.824 COVID-19 positibo kasu izan dira.
06/04 | 06/05 | 06/06 | DENERA | TASA | |
Altzaga | 0 | 0 | 0 | 13 | 0 |
Arama | 0 | 0 | 0 | 20 | 490,20 |
Ataun | 0 | 0 | 0 | 222 | 228,96 |
Beasain | 1 | 1 | 0 | 1.598 (+2) | 178,30 |
Ezkio eta Itsaso | 0 | 0 | 0 | 42 | 0 |
Gabiria | 0 | 0 | 0 | 24 | 0 |
Gaintza | 0 | 0 | 0 | 10 | 0 |
Idiazabal | 0 | 1 | 1 | 183 (+2) | 882,35 |
Itsasondo | 0 | 0 | 0 | 67 | 0 |
Lazkao | 1 | 2 | 0 | 543 (+3) | 124,29 |
Legazpi | 1 | 0 | 0 | 943 (+1) | 214,06 |
Legorreta | 0 | 0 | 0 | 167 | 0 |
Mutiloa | 0 | 0 | 0 | 31 | 0 |
Olaberria | 0 | 0 | 0 | 80 | 0 |
Ordizia | 1 | 3 | 2 | 1.357 (+6) | 307,85 |
Ormaiztegi | 0 | 0 | 0 | 109 | 78,37 |
Segura | 0 | 0 | 0 | 201 | 0 |
Urretxu | 0 | 0 | 0 | 632 | 29,29 |
Zaldibia | 0 | 0 | 0 | 332 | 844,39 |
Zegama | 0 | 2 | 0 | 186 (+2) | 131,49 |
Zerain | 0 | 0 | 0 | 17 | 364,96 |
Zumarraga | 0 | 0 | 0 | 1.055 | 142,55 |
GOIERRI | 4 | 9 | 3 | 7.824 (+16) |
* Datuetan egun batetik bestera egon daitezkeen aldeak, Eusko Jaurlaritzak asteroko datuak eguneratzean egiten dituen aldaketei dagozkio.