Dolareako obrengatik, errepidea itxita
Parkea berritzeko lanak direla eta, Dolarea eta Igartza kaleak trafikoarentzako itxita egongo dira aste honetan.
Dolarea eta Igartza kaleak trafikoarentzako itxita egongo dira aste honetan. Herriko mendebaldeko irteera erabiltzeko Dolareako biribilgunean Zapatari kalean gora hartu behar da eta Foru kalea, gurutzatu. Biribilgunetik aurrera soilik inguruko garajeetako jabeek har dezakete. Autobusak, ondorioz, Florentzio Axpe kalean geldituko dira. Udalak, sortuko diren eragozpenak ulertuko direlakoan, arretaz gidatzeko eskatu du. Oinezkoen joan-etorriak librea izaten jarraitzen du.
Bestalde, Gernika pasealekuko frontoia eta parkea ere itxita egongo dira ostiralera arte. Estalkia garbitzeko lanetan dabiltza.