Mugikorraren erabilera hobetzeko asteroko tailerra
IDIAZABAL // Idiazabalgo Udalak, jubilatu elkarteak eta Cebanc-ek mugikorraren erabilera hobetzeko tailerra antolatu dute adinekoentzat. 20 orduko doako ikastaroa izango da, ekainaren 21ean hasiko da eta astean bi orduko bi saio izango dira, goizez edo arratsaldez, taldearen arabera. Izena emateko epea ekainaren 11n bukatuko da. Interesa dutenek 663 626 196 zenbakira deitu edo idatzi behar dute.













