Adinekoen egoitzetako langileek 250. greba eguna egingo dute
Gipuzkoako Erresidentzietako langileek, 250. greba eguna egingo dute, ELA sindikatuak deituta, astelehenean, hilak 14. Beste behin ere kalera aterako dituzte aldarrikapenak. Izan ere, lan hitzarmenaren negozioak blokeatuta jarraitzen duela salatu dute adineko pertsonen egoitzetako langileek. Hala, Donostian egingo dute protesta astelehen goizean.
Gainera, jakinarazi dute, 250. greba egunaren ostean, Diputazioak eta patronalak, gatazkari irtenbidea bilatze aldera pausoak ematen ez badituzte, mobilizazioekin jarraituko dutela.













