Ukenduak egiten ikasteko bi saio Olaberrian
OLABERRIA // Sendabelarrekin ukenduak nola egin ikasi ahalko da Olaberrian, jakintza zaharra berreskuratuz. Ikastaroak saio bikoitza izango du; bat gaur 17:00etan da, baina itxita dago taldea, lekuak bete zirelako. Bihar goizerako beste saio bat antolatu dute, 10:00etan hasita. Leku batzuk geratzen dira oraindik (izena jubilatu elkartean edo 681 175 113ra Whatsappa). Bi ordu eta erdi edo hiru iraungo du bakoitzak, eta Ihurreko jubilatuen elkartean emango ditu tailerrak Bidatz Sasiain adituak.













