Aginte makilak, eskutik eskura
San Adrian eguna ospatzeko urteroko aginte makilen aldaketa egin zuten Idiazabalgo Iñaki Alberdi, Segurako Izarra Urdalleta eta Zegamako Joseba Izagirre alkateek herenegun. San Adriango ermitaraino joan ziren, baina mezarik ez zuten egin, apaizak ezin izan zuelako bertaratu.













