Unai Zubeldia, bi bider garaile
Unai Zubeldia ibartarrak irabazi zuen Idiazabalgo junior mailako txirrindularitza proba. Limousin taldeko txirrindulariak bi sektoreak irabazi zituen, errepideko proba eta erlojupekoa. Haimar Etxeberria eta Aimar Erostarbe izan ziren bigarren eta hirugarren sailkapen nagusian, hurrenez hurren.













