Gaztetxean izan den erasoaren aurka elkarretaratzea, gaur
GIZARTEA // Atzo goizean, ezusteko desatsegin bat izan zuten Ordiziako Gazte Asanbladako kideek. Sare sozialen bidez salatu dute, Gaztetxeko bi ateak puskatuta aurkitu dituztela. Batak, sarraila erabat txikituta zuela, eta besteak, indarka aritu direnaren zantzuak zituela. Gertaera honek, Gaztetxea bakarrik ez, aspalditik egiten datozen lana, antolatzen ari diren ekimenak eta horietan parte hartzeko asmoa duten herritarrak ere kolpatzen dituela salatu dute. Gauzak horrela, gertatukoaren aurka elkarretaratzea deitu dute gaurko, Ordiziako Plaza Nagusian, 19:00etan.













