Goierriko bertso eskolen egunarekin itxi dute aurtengo ikasturtean
Goierriko Bertsozale Elkartekoak, Goierriko bertso eskolen eguna ospatu zuen larunbatean, Ordizian. Hala, ikasturteari amaiera eman diote. Udako oporrak igaro ostean elkartuko dira berriro ere, tokian tokiko bertso eskoletan. Eskualdeko bertso eskoletan dabiltzan haurren arteko harremana sustatu eta bertsolari- tzarekiko atxikimendua indartzea izan zen helburua, ikasturteari amaiera eman eta urtean zehar ikasitakoak praktikan jartzeko probestuz. 17 ikasle bildu ziren, haien artean Ordiziako 10, Zaldibiako 2, Beasaingo 1, Segurako 2 eta Zumarragako beste 2. Zenbait ariketa eta jolas egiteaz gain, kopla eta eta bertsoak ere abestu zituzten. Tartean hamaiketako eder bat egiteko beta ere izan da.