Herriko txokoak garbituko dituzte gaur Zegaman
ZEGAMA // Zegamako Bele gazte gaztelekuak hainbat ekintza antolatu ditu nerabeek udan egin ditzaten. Gaur izango da lehenengoa: herriko txokoak garbituko dituzte gazteek, 10:00etatik aurrera. Etzi, berriz, Zegaman Orientatuz jolasa egingo dute Anduetza Parketxean. Izena emateko epea itxita dago dagoeneko.













