Pandemiari aurre egiteko neurriak malgutu dituzte
GOIERRI // Pandemiari aurre egiteko neurriak ez dira horren murriztaileak larunbataz geroztik. Esaterako, ostalaritza eta kultur jardueren ordutegia 02:00ak arte luzatu dute eta edukierak %60ra arte zabaldu dituzte. Seinakako taldeetan ere elkartu daiteke orain. Gainera, larunbat honetatik aurrera aire librean maskararen erabilera ez da derrigorrezkoa izango. Eusko Jaurlaritzak neurriak malgutzea erabaki du pandemiaren bilakaera ona delako. Bederatzi kasu agertu dira asteburuan eskualde osoan. 71,22koa da intzidentzia tasa. Jaurlaritzak ezarritako 60 gaixoetako mugatik urte osoan ez da horren gertu egon.













