Goiekik ekintza plana jarri du martxan Goierriko beharrak asetzeko
Goierriko enpresa industrialen kudeaketa gaiak aurrera eramateko gaitasuna hobetzeko formakuntza saioa egingo dute. Berrabiarazi proiektuan garatuko dute
Goieki Garapen Agentziak Berrabiarazi proiektuan enpresa industrialei egindako diagnosien artean identifikatutako beharretako bat, kudeaketa gaiak aurrera eramateko gaitasuna izan zen. Hori dela eta, behar hori asetzeko helburuarekin, Goiekik Kudeaketa Orokorra deituriko formakuntza plana jarriko du martxan, Goierri Eskolarekin lankidetzan. Formakuntza plan hori, datorren ekainaren 30ean hasiko da.
Guztira, bost tailer izango dira eta 2021 urtean zehar emango dira. Horietako lehena, datorren ekainaren 30ean, osteguna izango da, Goiekiren egoitzan. Bost orduko saioa izango da datorren ostegunekoa; 09:00etatik 13:00etara.
Tailerra, Goierrin kokatuta dauden enpresen kudeaketa ardurak dituzten zuzendariei, arduradunei eta teknikariei dago zuzenduta. Helburu nagusia, plan estrategiko baten definizioan eta prestaketan lan egiteko gakoak ematea da: Zer da plan estrategiko bat; estrategia formulatzea; estrategiaren hedapena; eta estrategiaren jarraipena, neurketa eta hobekuntza.
Nahi duen enpresarentzat, tailer horren ostean, emandako gaia era pertsonalizatu batean sakontzeko aukera ere emango da.
Eskualdeko udalek Berrabiarazi proiekturako egindako ekarpenekin finantzatu da.
Webgunearen bidez
Interesa izanez gero, informazio gehiagorako eta parte hartzeko, www.goierri.eus webgunean sartu behar da.













