Olaberriko haurrak gaur San Joan pilota lehiaketan ariko dira
OLABERRIA // San Joan egunez, 1999tik egiten den pilota txapelketa jokatuko da gaur Olaberrian. Izena emandako herriko haurrek parte hartuko dute, 15:00etatik aurrera. Esku huska eta palaz konbinatua izango da.













