Korostiren dantza saioa Urbeltzen
Bi saio eskaini dituzte adin desberdinetako dantzariek Legazpiko pilotalekuan.
Legazpiko Korosti dantza taldeko dantzarientzat egun handia izan da gaurkoa, kostata izan bada ere, azkenean, jendaurrean, familiartekoen aurrean dantza egiteko aukera izan baitute. Adin desberdinetako dantzariak aritu dira dantzan eta txikienen saioak eragin ditu txalo zaparradarik handienak. Bi saio egin dituzte Urbeltz pilotalekuan, 17:30ean eta 19:00etan.
[flicker_set id=”72157719464308941″]