Lehen 15 artisauen erakustaldia
Aurten ere bi saiotan banatuta egingo da Zumarragako artisautza azoka. Igandeko lehen txandan, Euskadi plazako arkupeak honako artisauen lanak bildu ditu: Abo, Araiz, Baztarrika, Cuartcub, Edurnesku, Ehunduz, Eko Dordoka, Enred Ada, Fermin Goenaga, Pott Keramika, Isla Pitxiak, Kurkubi, Mandinga, Monica Scrap eta Patricia Arango. Hurrengo saioa uztailaren 11n da, beste hainbeste artisaurekin.













