Zubizarreta-Telleria eta Garmendia-Eguren txapeldun
GOIERRI // Igandean jokatu dira jubenil eta 22 azpiko kategorian Euskal Ligako pilota finalak Zumarragako Beloki frontoian. Lazkaoko Lapke elkarteko Zubizarreta eta Telleria 22-16 gailendu dira Irribarria-Ituarte taldekideen aurka, jubeniletan; eta Josu Eguren eta Ander Garmendia 22-6 Zeanuriko Joko Alai taldeko Etxeita-Gomezen aurka.













