46.845
TANTA ZOZKETAKO SARIA
Gipuzkoako Ikastolen Elkarteak 2021ean Goierrin egingo den Kilometroak jaiaren harira Tanta zozketa ekainaren 25ean egin zuen. Zenbaki saritua 46.845 da, eta 60.000 euroko diru saria dagokio jabeari.
Ordezkoa. Lehen zenbakiaren jabeak hilabeteko epea dauka saria hartzeko. Ondoren, ordezko zenbakiak (62.623) edukiko du eskubidea. Beste hilabete bateko epea izango luke hark.













