Astearteetan eta ostegunetan irekiko da liburutegia
SEGURA // Liburutegiak udako ordutegia izango du irailera arte. Uztailean oraindik aukera izango da liburutegira joateko. Uztailean astearte eta ostegunetan egongo da irekita, 11:30etik 14:30era. Abuztuan, berriz, itxita egongo da, irailaren 11 arte. Irailaren 14an irekiko dute berriz ere, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 16:00etara.













