Toberak bideoklipak sortu eta sarean zabaldu ditu
GOIERRI // Tobera Musika Eskolak ikasleekin ikasturte amaierako kontzertuen bideoklipak sortu ditu, eta sare sozialen bidez zabaldu. Ekain amaieran hasi ziren partekatzen eta Toberaren sare sozialetan daude ikusgai dagoeneko. Asteburuetan irteerak egin dituzte bideoklipak sortzeko, eta estudioetan audioak nahasteko egiten den lanaren inguruko formazioa ere jaso dute ikasleek.













