Gerra garaiko umeen aitortza ekitaldirako izena, Olaberrian
OLABERRIA // Olaberriko Olargi oroimen historiko taldeak eta udalak aitortza ekitaldi bat antolatu dute, uztailaren 18rako: Gerra garaiko Olaberriko haurrak oroituz. 1936-1939an ume ziren guztien omenez izango da. Joan nahi dutenek izena eman behar dute, ostiralerako (681 175 113).













