Hamabost kasu agertu dira egun bakarrean
Azken 40 egunetan egun bakarrean erregistratu den kopururik altuena da. Bederatzi herritan daude positibo berriak. Urretxu eta Zumarraga, eremu berdetik atera eta horira pasa dira.
Datuen gorakada berria baieztatzen ari da, egunek aurrera egin ahala. Asteburuan izandako igoeraren ondotik, azken 40 egunetan izandako kopururik altuena erregistratu du gaur Goierrik, 15 kasu berrirekin. Hala jakinarazi du Osasun Sailaren gaurko txostenak.
Datu horiek, gainera, azken egunetan baino banatuago daude, herriei dagokionean. Beasainek eta Ordiziak hiruna dituzte, bina Urretxuk eta Zumarragak, eta kasu banarekin daude Itsasondo, Lazkao, Legazpi, Olaberria eta Zegama.
Eragin tasetan ere nabari da igoera. Urretxu eta Zumarraga, esaterako, eremu berdean egotetik eremu horira pasa dira, Beasain, Lazkao eta Ordiziarekin batera. Eremu berdean jarraitzen duen herri bakarra Legazpi da.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 7.954 COVID-19 positibo kasu izan dira.
07/05 | DENERA | TASA | |||
Altzaga | 0 | 13 | 0 | ||
Arama | 0 | 20 | 0 | ||
Ataun | 0 | 224 | 0 | ||
Beasain | 3 | 1.628 (+3) | 156,91 | ||
Ezkio eta Itsaso | 0 | 42 | 0 | ||
Gabiria | 0 | 24 | 0 | ||
Gaintza | 0 | 10 | 0 | ||
Idiazabal | 0 | 183 | 0 | ||
Itsasondo | 1 | 69 (+1) | 274,73 | ||
Lazkao | 1 | 564 (+1) | 248,58 | ||
Legazpi | 1 | 950 (+1) | 47,57 | ||
Legorreta | 0 | 168 | 0 | ||
Mutiloa | 0 | 31 | 0 | ||
Olaberria | 1 | 83 (+1) | 327,15 | ||
Ordizia | 3 | 1.393 (+3) | 168,82 | ||
Ormaiztegi | 0 | 109 | 0 | ||
Segura | 0 | 202 | 65,23 | ||
Urretxu | 2 | 645 (+2) | 73,22 | ||
Zaldibia | 0 | 337 | 180,94 | ||
Zegama | 1 | 187 (+1) | 65,75 | ||
Zerain | 0 | 17 | 0 | ||
Zumarraga | 2 | 1.062 (+2) | 71,28 | ||
GOIERRI | 15 | 7.954 (+15) |
* Datuetan egun batetik bestera egon daitezkeen aldeak, Eusko Jaurlaritzak asteroko datuak eguneratzean egiten dituen aldaketei dagozkio.