Idoia Asurmendiren kontzertua gaur, Segurako eskolan
Musikari eta kantari arabarrak 'Ilun eta abar' diskoa aurkeztuko du, Joanes Ederra baxujoleak lagunduta. Etzi, Iker Karreraren dokumentala emango dute.
Segurako Udalak antolatutako udako eskaintzaren barruan, gaur, 19:00etan, kontzertua emango du Idoia Asurmendi abeslariak, Joanes Ederra baxujolearekin batera. Ilun eta abar diskoa aurkeztuko dute. Laiotz Herri Eskolan izango da.
Udako egitarauak etzi jarraituko du; Iker. Mendia. Etxea dokumentala eta solasaldia izango da 19:00etan, Iker Karrera mendizalearen eskutik. Gauean, berriz, Hil kanpaiak filma eskainiko dute, 21:30ean.