Lanak amaituta, ireki dute udal igerilekua
Igerilekua berritzeko lanek aurreikusitakoa baino denbora gehiago behar izan badute ere, azkenik zabaldu dute Ormaiztegiko igerilekua.
Ormaiztegiko Udal Igerilekua ireki dute dagoeneko. Atzo ireki zuten, aurreikusitakoa baino egun batzuk beranduago. Irailera arte goierritarrek aukera izango dute igerileku berrituan bainua hartzeko. Sakonera kendu diote eta haurrentzako eremu bat ere egokitu dute. Bonua egin duten herritarrei itxita egon den egun kopuruaren arabera kuotaren zati proportzionala itzuliko zaie.
Atzo bero handia egin zuen, eta herritarrak gogotsu zeuden igerileku berritua estreinatzeko; arratsalde partean, jende asko elkartu zen bertan.