'30 emakume ahaztezin' ikusteko azken aukera
ZEGAMA // Datorren astean izango dute Anduetza Parketxean 30 emakume ahaztezin erakusketa bisitatzeko azken aukera herritarrek. Uztailaren 15ean amaituko da. Errekonozimendurik izan ez duten emakumeak ezagutaraztea eta haiek egindako lana aitortzea du helburu. Zegamako Udalak, Emakundek, Emakumearen Euskal Museoak eta Gipuzkoako parketxe sareak antolatutako erakusketa da.













