Partzuergoko uso postuen zozketan izena emateko aukera ostiralean
Gipuzkoako eta Arabako Partzuergoak irailaren 11an egingo duen uso postuen zozketan parte hartzeko izena emateko aukera izango da ostiral arratsaldean 19:00etatik 20:00etara Idiazabalgo Otsoa elkartean. Ehiza eta arma baimenak eta asegurua aurkeztu behar dira izena ematerako orduan.













