CAFek enpresa hasiberriak bultzatuko ditu
BEASAIN // CAF taldeak CAF Startup Station saila abiarazi du, bezero-hornitzaile harremanak eraikitzeko eta bultzatzeko asmoarekin. Enpresa hasiberriak lagunduko ditu eta trukean, lortutako aurrerapenak bere egingo ditu. «Lehiarako abantaila estrategikoa» emango diola azaldu du Jokin Lopetegi CAF taldeko korporazio garapen eta negozio berrien arduradunak.













