Arrano Pertxa eta Lengu Iluna eta Gatom, Ziztada & Rlantz-en ordez
Segurako Udalak udarako antolatutako ekintzak aurrera doaz. Ekainaren 22an ekin zioten egitarauari eta uztailaren 29an izango da azken ekintza. Biharko aurreikusitako rap emanaldian aldaketa bat izan da: Ziztada & Rlantz Bilboko rap eta reggae taldearen ordez Arrano Pertxa eta Lengu iluna Hip Hop taldea eta Gatom rap abeslarien emanaldiak izango dira, 19:00etan Laiotz Herri Eskolan. Sarrerak liburutegian edo udaletxean eskuratu daitezke.
Bilboko taldea da Arrano Pertxa eta Lengu Iluna. Urko Gonzalezek eta David Rodriguezek osatzen dute bikotea. Gotem ere Bizkaitik dator. Rap abeslari bermeotarra 2010an murgildu zen musika munduan eta bere azken diskoak reggae doinuko lau kanta biltzen ditu. Datorren astean, beste bi emanaldi izango dira: uztailaren 20an Masala Soul Project dokumentala eta hitzaldia, eta hilaren 22an Iragana orain oraina gero dokumentala. Ane eta Dardara zine emanaldiak hilaren 27an, eta bukatzeko Galerna taldearen eta Eneko Dorronsororen kontzertuak 29an.
Gaur, zinea
Kultur Etxean. Elkano, lehen mundu bira filma emango dute gaur, 16:30ean, Lehen Hezkuntzako ikasleentzat. Sarrera doan izango da. Koronabirusaren aurkako neurriak hartuko dira. Musukoa uneoro jantzi behar da.













