Tokioko Olinpiar Jokoetara joango dira Izagirre anaiak
ORMAIZTEGI // Ion Izagirrek eta Gorka Izagirrek Tokioko Olinpiar Jokoetan parte hartuko dute. Errepideko lasterketa uztailaren 24an izango da eta hilaren 28an, aldiz, erlojupeko proba jokatuko da. Azken horretan Ion Izagirrek soilik hartuko du parte. Ormaiztegiarrekin batera, Alejandro Valverde, Omar Fraile eta Jesus Herrada aukeratu ditu Pascual Monparler Espainiako Selekzioko hautatzaileak.












