Xabier Berasategik Zamorako Itzuliko etapa bat irabazi du
OLABERRIA // Laboral Kutxa taldeko Xabier Berasategi txirrindulari olaberritarrak Zamorako 38. Itzuliko 3. etapa irabazi zuen, lehengo ostegunean. Fonfria herrian hasi eta Riofrio de Alisten bukatu zen etapan, helmugarako 5 kilometro falta zirela jauzi egin zuen tropeletik Thibaud Saint Guilhem (AVC Aix-en-Provence) frantsesarekin batera, lasterketa mugituaren ondoren. 10 segundoko aldea mantendu, eta Alisteko kaleetan metro batzuk aurreratuta lortu zuen Berasategik garaipena.













