Laureano Telleriaren dokumentalaren 2. emanaldia
SEGURA // Bihar, Iragana orain oraina gero dokumentala aurkeztuko dute Segurako parrokian. Laureano Tellerian oinarriturik Segurako memoria landu eta jasotzen duen proiektua da. 18:30eko emanaldirako sarrerak agortu direnez, bigarren emanaldi bat antolatu dute 20:00etan, Segurako elizan bertan.













