Espainiako Itzulirako autobusa aurkeztuko du Irizarrek bihar
ORMAIZTEGI // Irizarrek eta Euskadi Fundazioak Euskaltel-Euskadik Espainiako Vueltara eramango duen autobusa aurkeztuko dute bihar eguerdian Irizarren. Euskal Herriko itzulian estreinatu zuten autobusa, eta bihar xehetasunak eta barrutik ezagutzeko aukera izango da. Irailaren 14an hasiko da Espainiako Vuelta Burgosen eta hiru aste iraungo du.












