Izagirre anaiak errepideko proban lehiatuko dira bihar
ORMAIZTEGI // Tokioko Olinpiar Jokoetako errepideko txirrindularitza proban parte hartuko dute bihar Gorka Izagirre eta Ion Izagirre anaiek. Euskal Herriko ordutegian 04:00etan hasiko da eta 11:15 aldera bukatu. Haiekin batera, Alejandro Valverde, Omar Fraile eta Jesus Herradak hartuko dute parte. Ion Izagirre erlojupeko proban ere lehiatuko da, asteazkenean.













