Prodemako langileak eta zuzendaritza akordiora iritsi dira
LEGORRETA // Legorretako MMI Prodema lantegian akordioa hitzartu dute langileek eta zuzendaritzak, LAB sindikatuak atzo ohar bidez jakinarazi zuenez. Hiru astez greba egin dute langileek, protesten bidetik irtenbidea iritsiko zelakoan, eta «langileen eskaerak eta eskubideak jasotzen dituen hitzarmena lortu da azkenean».













