Ordiziako 16 saltokik parte hartuko dute gaur eta bihar, stock eta kale azokan
Stock azoka Plaza Nagusian eta kale azoka saltokien aurrean egingo dute. Gertuko saltokietako produktuak prezio oso interesgarrietan eskuratzeko aukera da
Stock eta kale azoka egingo dute gaur eta bihar, goiz eta arratsaldez, Ordizian merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak elkarteak, Ordiziako Udalarekin batera eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, merkataritza eta kontsumo sailaren laguntzarekin.
Tokiko 16 saltokik bat egingo dute bi ekimen hauetan: Arantza lentzeria, Bi love, Biñaspre, Gofi Berri, Imana, Irurena, Lua, Lena, Mirentxu, Ness, Oskarbi, Palomo, Porfirio Fernandez, Serendipity, Vicuña Confeccion, eta Vicuña Sport.
Stock azoka, Plaza Nagusian egingo dute, ondorengo ordutegian: 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Plaza Nagusiko gunean, postuak jarriko dituzte merkatariek, non produktu desberdinak eskuratu erosi ahalko diren prezio oso erakargarrietan. Hiru saltokik jarriko dute postua plazan.
Kale azoka ekimena, denda bakoitzaren aurrean egingo dute, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Herriguneko 13 saltokik parte hartuko dute.
Ekintza hori, aldi berean, bisitariak udazkeneko kanpainako azken nobedadeak ezagutu eta eskuratzeko baliagarria izango da, nobedade hauek saltokietako erakusleiho batzuetan ikusgai daude dagoeneko.













