Idiazabalgo Udalak bihar egingo du azkenean 'Txirrindanitzak' mugikortasun martxa
Europako mugikortasun astearekin bat eginez hainbat ekintza egiten ari dira aste osoan Idiazabalen. Euria ari duelako erabaki dute gaurko martxa biharko egunera atzeratzea.
Idiazabalgo Udalak eta herriko hainbat eragilerekin batera antolatu duen Mugikortasun Astearen barruko ekitaldi nagusietako bat gaur eguerdian ziren egitekoak, Txirrindanitzak mugikortasun martxa. Areto futboleko kantxatik abiatuta herrian barrena ibilbide bat egitea zen helburua, baina eguraldia euritsu dagoenez, biharko egunera atzeratu dute.
Hilaren 15ean Idiazabalen guztiontzako espazioak eraikitzen mugikortasuna hobetzeko proposamen saioa eta erakusketa egin zuten. Herenegun, txirrinduak mantentzeko ikastaroa egin zuten, eta atzo Bigarren eskuko mugikortasun azoka eta Reziklantes kale ikuskizuna.
Biharko Txirrindanitzak martxaren ondotik, hilaren 21ean Izalbira paseo osasungarria egingo dute, eta hilaren 22an, Bide segurtasun ikastaroa.