Pilota eskolan izena emateko epea ireki dute Olaberrian
OLABERRIA // Sei urtetik gorako haur eta gazteentzat pilota eskola antolatu du Olaberriko Pilota Taldeak. Garikoitz Arrieta izango da erakuslea. Saioak asteazkenetan izatea aurreikusi dute. Gomazko pilotarekin hasi, eta paleta larruz eta pala motzean trebatzea da asmoa. Izena 29ra arte eman liteke (kultura@olaberria.eus; 681 175 113 mezua).













