Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
BABESTUTAKO EDUKIA

Jasangarritasuna eta lidergoa, eskutik hartuta

Goierri
Gizartea

Jasangarritasunean sakondu, lidergo gaitasunak lortu eta kontzientzia eta pentsamendu kritikoa bultzatu nahi ditu Gazte Ekoliderrak programak. Izena emateko epea zabalik dago.

2021/09/23
Goierriko Hitza

Gazteak jasangarritasunean he-zi eta lidergoan trebatu. Helburu horrekin sortutako egitasmoa da Gazte Ekoliderrak programa. Kutxa Ekoguneak 2010 eta 2014 urteen artean jarri zuen martxan aurreneko, eta orain Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Sailarekin edizioarekin datoz. 18 eta 30 urte arteko gazteei zuzenduta dago, eta online saioak eta presentzialak uztartzen ditu. Ekoliderrak programaren eskaintza zabaldu egin dute, gainera, Ekoliderrak Zabalean programa berriarekin; bertan, adin guztietako herritarrek parte har dezakete, eta erabat online izango da.

Gazte Ekoliderrak programaren helburu nagusiak jasangarritasunaren eza- gutzan sakontzea, jarduteko ahalduntzea eta kontzientzia eta pentsamendu kritikoa bultzatzea dira. Amaia Otaza programaren arduradunaren esanetan, «gazte asko gerturatu da ingurumen mugimendura eta haien eragina ahalik eta handiena izate aldera» jarri dute proiektua berriz ere abian, lidergoan eta jasangarritasunean oinarritutako hezkuntza programa baten bidez.

Hiru modulo edo ataletan zatituta dago Ekoliderrak programa: Trebatu, Ekin eta Izan. Horien bidez, gaitasunak landu, ideiak garatu eta bakoitzak bere alorrean nola martxan jarri aztertuko dute. Saio teoriko-praktikoak ez ezik, hitzaldietan eta eztabaidetan ere parte hartuko dute, unibertsitateko, erakundeetako, elkarteetako eta tokiko mugimenduetako eragileekin batera.

Ekoantsietatea

Azken urteetan askotan aipatu izan den kontzeptua da ekoantsietatearena. Otazoren ustez, «gazteek orain kontzientzia gehiago dute ingurumen gaietan, begiak ireki dituzte, baina ez dakite oso ondo zer egin dezaketen egoera hori aldatzeko». Klima larrialdiaren egoerak, ordea, «10-15 urteko epean aldaketak behar direla esaten digu, bestela kalteak atzera bueltarik gabekoak» izango direlako.

Askotan, ordea, klima larrialdiak dituen alor guztiak ikusita, gazte horiek «kolapsatu» egiten dira, eta ez dute nondik hasi jakiten. Ekoliderrak proiektu-ak, «bakoitzak bere bide orria izatea» bilatzen du. «Norberak bere alorretik eta gaitasun eremutik nola eragin dezakeen ikusiko dugu, eta bere esparruan martxan jarri ditzakeen ekimenak garatu». Norberaren ezagutzan arakatzetik hasi eta barne motibazioari garrantzia emanez intentzioa eta atentzioa non fokatu erabakiko du ikasle bakoitzak. Aktibismoan, politikan, norbere lanbidean edo gertuko eremuan nola eragin landuko dute.

Eskaintza bikoitza

Aurten bi bide edo modalitatetan banatu dute Ekoliderrak programa. Aurrenekoa, Gazte Ekoliderrak izenekoa, 18-30 urte arteko gazteei zuzenduta dago, eta erabat euskaraz izango da. Zortzi hilabetean zehar 120 orduko formakuntza emango dute, koordinatzaileek, espezialistek eta hainbat adituk gidatuta. Izena emateko epea irailaren 30era artekoa da, eta antolatzaileek sortu duten beka bati esker, %80an finantzatua izango da.

Bigarren aukera bat ere bada: Ekoliderrak Zabalean. Honek 35 orduko iraupena izango du; ez dago parte hartzeko adin mugarik, eta saioak online eta elebitan izango dira. Abendura arte eman daiteke izena, baina urriaren 7rako apuntatzen direnek %25eko laguntza jasoko dute.

Otazoren esanetan, bietan parte hartzen dutenek jasoko dute jasangarritasun eta lidergo arloetako formazioa. Aurreko edizioetan parte hartutako hainbatek «aldaketa momentu bat» izan dela eta «lagundu» egin diela diote. Edizio berri hau aukera ona izango da alor honetan sakondu eta eragin nahi dutenentzat.

EKOLIDERRAK PROGRAMA

Gazte Ekoliderrak

· Iraupena. 30 asteko ibilbidea. 120 ordua, asteko 3 (bataz beste)
· Metodologia. Online-presentzial formakuntza. Aurrez aurreko 3 eginaldi.
· Hizkuntza. Euskaraz.
· Adina: 18 eta 30 urte artean.

Ekoliderrak Zabalean

· Iraupena. 30 asteko ibilbidea. Guztira 35 ordu.
· Metodologia. Online formakuntza, hitzaldiak, ariketak, eztabaidak…
· Hizkuntza. Elebitan.
· Adina. Adin mugarik gabe.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Iruzkinen atala

Azken 3 egunetako irakurrienak

1

Txerriaren jaitsierarekin hasi dira San Pedro jaiak

2022/06/29
Mutiloa
2

Orain arteko Goilurrak rally luzeena jokatuko da asteburuan

2022/06/29
Lazkao
3

«Asko gustatzen zait lehia eta zure asmo berdinak dituenari irabaztea»

2022/06/29
Legazpi
4

Autobusa trabatuta tren geltokitik Plazaolara tartean, saihesbidearen zubia azpian

2022/06/29
Legazpi
5

Gaur hasiko dira Mutiloako San Pedro jaiak, txerria udaletxera jaitsita

2022/06/29
Mutiloa
Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut
HITZA PDFan

KORONABIRUSAREN garaian guztiok ongi informatuta egoteko, HITZA PDFan deskargatzeko aukera zabalik dago HITZAkide ez direnentzat ere.

HITZA eskuratzeko, nahikoa da zure helbide elektronikoa sartzea.

Bidali botoian klik egiten duzunean, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, eta, mezu horren bidez, helbidea zuzena dela baieztatuko duzu. Hor bertan, hemeroteka eremura bideratzeko esteka topatuko duzu, eta, hor, edozein ale deskargatzeko aukera izango duzu.

*Mezurik jaso ez baduzu, baliteke ‘spam’ karpetan egotea.

 
 
 
 
 
Bidali
 
Mezu bat bidali da zure posta elektronikora.