TicketBai proiektua ezagutzeko aurkezpenak
EZKIO // Gipuzkoako Garapen agentziak TicketBai proiektua aurkeztuko du Ezkio-Itsasoko Anduaga industrialdeko bulegoetan. 30 minutuko aurkezpenak izango dira eta aurrez izena eman behar da. Ostiralean bi saio egingo dituzte, 09:30ean eta 11:00etan. Hilaren 28an, berriz, lau: 09:30ean, 11:00etan, 15:00etan eta 17:00etan. Eta hilaren 30ean beste bi saio: 15:00etan eta 17:00etan.













