Zaldibian erosketa eta pintxo bonuak salgai jarriko dituzte
ZALDIBIA // Bertako kontsumoa bultzatzeko, Zaldibiako Udalak erosketa bonuak atera ditu aurten ere. 60 euroko balioa duen bonua 40 euroan erosi ahalko da. 5na euroko 12 zatitan banatuta egongo da. Herriko ekoizle, denda eta tabernetan gastatu ahalko dira gero. Mondeju pintxoaren bonua ere atera dute, 2,50 eurokoa, euro bat jarrita. Gaur eta bihar plazan salduko dituzte; gero, udaletxean.












