3-K deskontu bonuen kanpaina martxan dago atzotik
LEGAZPI // Legazpiko Udalak herriko merkataritza eta mikroenpresak laguntzeko kaleratutako 3-K deskontu bonuak atzotik daude erabilgarri. Udalak 40.000 euro bideratu ditu kanpainara, eta 8.000 bonu banatu ditu parte hartzen ari diren denda eta zerbitzuetan. Horietan gastatzen den 20 euroko, 5 euroko beherapena du erosleak.













